Photo of BANDA BATXOKI

BANDA BATXOKI's Blog

  • BANDA BATXOKIREN HIRUGARREN ASALTOA: BAKE GARAIETARAKO BORROKA KANTAK

    BANDA BATXOKIREN HIRUGARREN ASALTOA: BAKE GARAIETARAKO BORROKA KANTAK

    Abenduaren 20 argitaratuko da Banda Batxokiren hirugarren diskoa: Bake garaietarako borroka kantak.
    Txantreako taldeak punk-rock-skaz beteriko 19 kanta eskaintzen dizkigu hirugarren asalto honetan eta, horien artean, sorpresa ugari, bandaren betiko soinu ezanguratsuaz bustirik, jakina.
    Hauexek dira disko honetan topatu ditzakegun bitxikerietako batzuk:

      Voglio vederti danzare, Franco Battiato abeslari italiarraren kanta ezagunaren bertsioa
      Baserriko neskatilak, OK korral, euskal talde rockabilly mitikoaren bertsioa.
      Beldurra eta odola, Berurier Noir, kultuzko talde frantziarraren bertsioa.
      Il bombarolo, Fabrizio De Andrè kantautore italiarraren kantaren bertsioa.
      Mohawe hotela, Pottoka, Baztango abeslariaren kantaren berreskurapena.
      Armonía Txantreana, Maestro Turrillasek Txantreako peñarentzat egindako ereserkiaren bertsio irreberentea.
      Inconsciete colectivo intergeneracional, Tijuana in blue Iruñeko talde mitikoaren bertsioa
      Bizi bizirik, Ixil ixilik dago kanta herrikoiaren bertsio librea.
      Izar Gorriak, Gari Berasaluzek egindako letrarekin Askapenaren Internazionalista egunerako egindako kanta.

    Eta, jakina, Banda Batxokik sortutako beste 10 kanta propioak.

    Diskoa 2010eko azaroan grabatu da Iruñeko Estudios-K izenekoan, Alberto Porres teknikari lanetan, ia-ia zuzenean, tranparik gabe eta klaketarik gabe.
    Hainbat kantetan Muthiko Alaiak-eko musikarien partehartzea izan dute, Peio, Txiki eta Imanol “haizeak” sartu dituzte 7 kantatan, tronpeta, gaitak, tronboia, bonbardinoa…

    Argitalpena MusikHerria herri disketxearen eskutik heltzen da, asmo “ez komertzialekin”, beraz, eta gainera, salmentaren portzentai bat Iruñeko Eguzki irratiari emango diote, irrati honen proiektua bultzatzeko asmoz.
    Libretoaren diseinua Expraik egin du (www.exprai.com)

    Diskoa 6 eurotan salduko da betiko tabernetan, banaketa alternatiboetan edota kontzertuetan. Era berean interneten bidez dohan eskainiko da lehen unetik www.bandabatxoki.net webgunearen bidez, halere, grabazio kostuei aurre egiteko asmoz eta Eguzki irratiari laguntza pixka bat emateko asmoz, eskertzekoa da diskoa bere formatu fisikoan erostea.
  • PEPE GILTZAK

    Current mood:fermented

    Pepe Giltzak ez dabil lasai paseoan, Pepe Giltzak ez dauzka giltza guztiak. Zoriontasunarena falta zaio behintzat, amorruarena ordea badu borra ondoan.
    BADAKIZU PEPE GILTZAK AMORRUAREN AURKA, BADAKIZU PEPE GILTZAK BADAGOELA TXERTOA !!!!!
    http://www.youtube.com/watch?v=Z_ZOmA0W8vQ
  • GEUREA DEK GARAIPENA !!!

    Current mood:amorous




    Ilusioa gure zainetan ziztu bizian dihoa, adrenalina, bihotza eta eskuak ezin aldi berean mugitu. Iruñeako Valle Aureliatik raianair berezi bat aterako dugu, limontxelo, oi oi ois, suplis eta espagetinis.
    Dove se prende el eusko treno per arribare a Anoeta ??
    Forza eta eutsi gogor !!!

  • TREGUA TRANPA !!!

    Current mood:argumentative

     

    BANDA BATXOKI EUSKAL HERRIARI ETA NAZIOARTEKO LAGUNEI:

    Banda Batxokik musika askapenerako Txantrea auzoko talde punkomunistak adierazpen honen bidez hartu duen erabaki baten berri eman nahi die euskal herritarrei eta nazioarteko lagunei.

    Banda Batxokik 2008ko ekainaren 14ko gaueko 12etatik aurrera zuzeneko kontzertuen etenaldi-tranpa abiatzea erabaki du.

    Bandaren erabaki honen atzean Euskal Herriak pairatzen duen egoera errepresiboa eta Nafarroan eman den langabezi-tasaren igoera daude, besteak beste.  

    Arestian aipatu bezala, tregua-tranpa hau hurrengo ekainaren 14tik aurrera abiatuko da, gure azken munizioak gastatu ondoren, jakina.

    Hala eta guztiz ere, eta tregoa-tranpa iragarri arren argi eta garbi utzi nahi dugu Banda Batxokik oinarrizko hiru eskubide gordeko dituela beretzat. Honako hauek dira:

    1. Armatzen jarraitzeko eskubidea; ez dugu baztertzen inolaz ere puak eta sokak erosten jarraitzeko aukera.
    2. Kantak egiten jarraitzeko eskubidea; ez dugu baztertzen inolaz ere kantak egiten jarraitzeko aukera (punteorik gabe baldin badira ere).
    3. Erantzuteko eskubidea; ez dugu baztertzen inolaz ere, probokazio baten aurrean erantzuteko aukera. Probokatzen bagaituzte gure gitarrak, bateria eta baxu atera eta tiro egin dezakegu edozein gaztetxe, txozna edo tabernetan.

    Hau horrela izanda, eragile guztiei, kontzertu-antolatzaile guztiei eta gure jarraitzaile guztiei Banda Batxokik egindako urratsaren neurri bereko erantzukizunarekin jokatzeko deia egiten diegu eta eskaera argi bat luzatzen diegu: Ez deitu iraila arte, bederen.

    SGAEko agintariei eta benetako musikariei gehiegi ez pozteko deia egiten diegu; Gure CDak eta bideoak gure webgunean dohainik eskuratzeko aukera baitago, www.bandabatxoki.net helbidean, hain zuzen ere.

    Eta hau esanda, ez dugu esango ez noiz ez nola itzuliko garen (itzultzen bagara, noski) eta are gutxiago zertan gastatuko dugun urte luze hauetan irabazi dugun dirutza.

    Musika eta borroka!

    Banda Batxokiren Komandantzia,

    2008ko maiatzaren 2an,

    Ezkaba Plazako leku ezezagun batetik.

Login

Forgot password?

Need an account? Sign up